NAN eta pasaportea tramitatzeko bulegoa Eibarren berriz zabaltzeko konpromisoa lortu dute jeltzaleek
2016/05/20
09:14
eta kitto!
Eibarko EAJ-k gaur aditzera eman duenez, NAN eta pasaportea tramitatzeko bulegoa berriz Eibarren zabaltzeko konpromiso sendoa lortu dute. Diotenez, "guk proposatuta, Udalbatzak urrian mozioa onartu zuenez geroztik, Diputatuen kongresuan Euzko Jeltzaleak egindako lanari esker lortu da konpromisoa". Josu Mendicute bozeramailea pozik dago albistearekin: "Badira bi urte hori lortzeko Eibartik hainbat diputaturekin elkarlanean buru-belarri beharrean hasi ginela eta, udalean adostasun zabala lortu eta gero, Zapateroren gobernuak 2008an kendu zuen zerbitzua berreskuratu ahal izateko presio nahikoa egitea lortu dugu". Mendicutek bere esker ona adierazi nahi die hau posible izateko beharrean jardun duten Emilio Olabarria diputatu ohiari eta Joseba Agirretxea eta Aitor Esteban diputatu eta hautagaiei. Behin konrpomisoa lortuta, udalak Polizia Nazionalarekin berba egin beharko du, zerbitzua non eskainiko den adostu eta erabakitzeko.