Narbaiza – Conde eta Amillategi – Gil bikoteak Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako final zortzirenetara sailkatu dira

Varona eta Azpilikueta aurkarien emaitzen zain egon beharko dira sailkatzen diren jakiteko
Narbaiza – Conde eta Amillategi – Gil bikoteak Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako final zortzirenetara sailkatu dira
2025/10/08 10:05
eta kitto!

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Eibarko Klub Deportiboko bi bikote, Narbaiza – Conde eta Amillategi – Gil, final zortzirenetara sailkatu dira dagoeneko, baina Varonak eta Azpilikueta aurkarien emaitzen zain egon beharko dira.

Azken jardunaldi honetan atsedena hartuko du Varona – Azpilikueta bikoteak, eta Amillategik eta Gilek barixakuan jokatuko dute, urriak 10, 18:30ean, Astelena frontoian, Oiartzungo bikotearen kontra. Narbaizak eta Condek, bere aldetik, Amezketan jokatuko dute.

Paleta Gomako Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, Amas - Bartolome bikotea Idiazabalgo Atxurbide klubeko bikotearen aurka arituko da barixaku arratsaldean, Astelenan, eskuz binakakoaren ondoren. Eta gero, Osak eta Lombrañak Zarauzko bikotea izango dute arerio.

Ibarra eta Agirresarobek Billabonan jokatuko dute eskuz binakako partidua eta Amuategi eta Gisasola Zestoan egongo dira. Goma paletan, bestalde, Soria-Guinea-Ferreiro taldeko bikoak eta Gisasola – Solagaistua bikoteak Aian jokatuko dute.