Naroa Ariznabarreta eta AP-8 autobidea moztu zuten beste lau auzipetuak absolbitu dituzte
2016/10/18
20:05
eta kitto!
Donostiako epaitegi batek Naroa Ariznabarreta eibartarra eta 2007an AP-8 autobidean trafikoa mozteagatik auzipetutako beste lau lagunak absolbitzea erabaki du, akusatuen kontrako karguetarako "nahikoa proba ez dagoelako". Jarrai-Haika-Segi auziaren harira protesta egiteko moztu zuten errepidea Saioa Zerain, Ainara Ladron, Aritz Azkona, Asier Alberdi eta Naroa Ariznabarretak eta euren kontrako auziak luze jo du, besteak beste epaiketarako data lau aldiz atzeratu zutelako.