Naroa Ariznabarreta eta auziperatutako beste gazteei elkartasuna adierazteko agerraldia egingo da 19.00etan Untzagan
Gaur (eguaztena, urriak 30) 19.00etan agerraldia egingo dute Untzagan, 2007an A-8 autobidea mozteagatik auziperatutako gazteei "elkartasuna adierazi eta amorrua plazaratzeko". Aipatutako urtean Segi gazte erakundea ilegalizatu zutenean, bost gaztek, tartean Naroa Ariznabarreta eibartarrak, Zarautz inguruan autopista moztu zuten eta hori zigortzeko epaiketa gaur egitekoa zen. Gazte bakoitzarentzat 2 urte t'erdiko kartzela zigorra eskatu dute. Hala ere, otsailerako deituta zegoen epaiketa egunean egindakoaren bidetik (ikus hemen otsailaren 22ko agerraldiari buruzko albistea), gazteak gaur ere ez dira epaiketara aurkeztuko eta, beraz, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman dute. Gazteek honen guztiaren inguruko adierazpenekin bideoa grabatu dute.