Nataly Villen: “Gure zaldiak koadrilan bizi dira, gizakion antzekoak dira zentzu horretan”
2022/11/04
09:44
eta kitto!
Ekingune ekintzaileen elkarteak On Ekin sariak banatu zituen aurreko asteko eguenean eta Nataly Villenek eskuratu zuen sari nagusia. Nataly Coach & Caballos da bere proiektua eta zaldiekin egiten den terapia emozionala du oinarri. Publikoaren saria, ostera, Laoss Brand proiektuko Beatriz Mazok eta Lucia Gorostidik eskuratu zuten. Bikoteak bitxiak egiten ditu surf-oholen erretxina berrerabiliz.
On Ekin sarien 10. edizioa izan da aurtengoa eta, berezia izanik, Errebal Plazan egin zuten sari banaketa. On Ekinek aurrera egin dezaketen negozio-ideiak saritzen ditu eta Nataly Villenek pozez hartu zuen lehen saria, pasioz eginiko proiektua jarri baitu martxan Mallabian eta, gainera, 2.000 euro jaso zituen.
Zertan datza Nataly Coach & Caballos proiektua?
Txikitatik ibili naiz zaldiekin eta oso hurbil sentitu ditut beti. Asko lagundu didate bizitza guztian zehar, bai pertsonalki bai emozionalki. Orain dela lau urte krisi pertsonal handia eduki nuen eta, horren ondorioz, hausnarketa egin nuen eta ikusi nuen coaching teknikek asko lagundu ahal zidatela. Normalean jendea psikologoarengana joaten da eta oso komenigarria da hori, baina nik beste bide bat hartu nuen eta niretzat lagungarria izan zitekeen masterra egiten hasi nintzen. Horren bitartez jakin nahi nuen zer ari zitzaidan gertatzen eta hori guztia kudeatzeko erremintak jaso ahal nituela pentsatu nuen. Coachingak zuen potentziala ikusita eta zaldiekin antzeko prozesuak bizi izan nituela jakinda, arlo biak elkartu ahal zirela ikusi nuen.
Horrelako beste egitasmorik ezagutzen zenuen?
Badaude batzuk, baina ez asko. Ekitazio irakaslea naiz eta ikusi nuen ekitazioaren bitartez, coachingaren begirada edukita, jendeari laguntzeko zenbait gauza egin ahal nituela. Hasieran ez nintzen gauzak neure kabuz bakarrik egiten ausartzen. Beraz, beste batzuekin elkarlanean hasi nintzen ikastaroak, formakuntza-saioak eta horrelakoak antolatzen. Adibidez, neurozientzia, coachinga eta zaldiak batzen dituen Amerikako Estatu Batuetako jendearekin ibili naiz elkarlanean.
Nolako zerbitzuak eskaintzen dituzu zehazki?
Alde batetik, ekitazio ekointegratiboa eskaintzen dut. Hau da, ekitazio teknikak irakasteaz gain, zaldiekin lan eginez harremanen arloa eta arlo mentala eta emozionala lantzen ditugu. Horrela, animalia bizi batekin kirola egiten duzu eta, harreman horretan sortzen diren gauzak landuz, zeure burua gehiago ezagutzen duzu, zure gaitasunak gehiago ezagutzen dituzu, zure mugak… Bestetik, banakako coachinga eskaintzen dut, zaldiekin edo zaldi barik, online edo aurrez aurre. Horren bitartez nahi duzuna landu daiteke. Adibidez, helburu batzuk badituzu eta zerbaitengatik blokeatuta bazaude, edo ez bazara gauzaren bat egitera ausartzen, edo dena delakoa, hori landu egin daiteke. Horrez gain, taldekako coachinga ere egin daiteke. Nire asmoa tailer txikiak eskaintzea da, bai nik proposatutako gaiak lantzeko, eta baita talderen batek landu nahi duen gai jakin baten inguruan lan egiteko.
Mallabian duzue egoitza, ezta?
Bai, bertan dugu baserria. Bikotearen eta bion zaletasuna da eta poliki-poliki zaldientzako tokia egiten hasi ginen (korta batzuk, arezko pista bat, eta abar). Azkenean, zaletasuna ogibide bihurtu da eta familia giroko txoko bat sortu dugu azaldutako guztia eskaintzeko.
Zenbat zaldi dituzue?
Bost. Bakoitzak bere korta du, baina solte bizi dira. Koadrilan bizi dira, bakarrik txarto bizi dira, eta, zentzu horretan, gizakion antza dute. Orduan, zaldiak psikologikoki sano daude. Izan ere, guk nahi duguna eskaintzeko ez digute balio 24 orduz kortan sartuta dauden zaldiak, ez dutelako guk landu nahi ditugun gauzak lantzeko aukerarik ematen.
Zuretzat zer suposatzen du On Ekin saria jasotzeak?
Ez nuen espero! Azkeneko momentuan eman nuen izena, probatzeagatik. Egia esan, ez bazara ausartzen, ez dakizu zer gertatu daitekeen. Esperientzia polita izan zen. Oso urduri egon nintzen hitzaldia ematen, baina gero negar batean jaso nuen saria.
Zaldiak dira zure pasioa, baina nolako bidea jarraitu behar izan duzu pasio negozio bihurtzeko?
Lehenik eta behin ausartu egin behar zara. Zaldiekin egiten den coachinga nahiko gauza berria da, nahiz eta gero eta gehiago entzuten den, baina zeure buruari galdetzen diozu ea jendeak horrelako zerbait egitea nahi izango duen. Beste eskola batzuetan lanean ibili naizenez eta ezagutzen nautenez, bultzada eman didate eta aurrera egin dut. Gero, zerbitzuak ondo zehaztu behar dira, prezioak nola jarri, negozioa nola ezberdindu… Horrek guztiak hausnarketa egitera behartzen zaitu.