Naxara izango da SD Eibar-en lehen arerioa Kopan
Urriaren azken egunetan jokatuko da kanporaketa, partidu bakarrera
2025/10/06
17:09
eta kitto!
Gaur goizean, urriak 6, egin dute Kopako lehen kanporaketaren zozketa eta SD Eibarri Naxara CD talde errioxarra egokitu zaio. Partiduaren data zehaztu gabe dagoen arren, urriaren 28tik 30era bitartean jokatuko da, partidu bakarrera, zuhaitzez inguratuta dagoen Naiarako La Salera futbol zelaian.
Naxarak Bigarren RFEF mailan jokatzen du eta, hain zuzen ere, Eibar B izan du arerio asteburu honetan. Partidua bana amaitu zen eta, orain, Naxara sailkapeneko azken aurreko postuan dago 3 punturekin (Eibar B-k 4 ditu).