Nazioarteko Itsaspeko Zinema Ziklora aurkeztutako argazki onenen erakusketa zabalduko dute gaur Topalekuan
2022/11/29
10:13
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza taldeak Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa eta argazki erakusketa antolatu ditu aurten ere. Gaur arratsaldean zabalduko dute Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan aurtengo CIMASUB-era aurkeztutako argazki onenen erakusketa. Erakusketan mundu osoko itsaspe ezberdinetan bizi diren espezie harrigarri eta erakargarrienak modu bitxietan ikustera garraiatuko gaituzten 24 argazki ikusteko aukera izango dugu. Abenduaren 18ra arte egongo da ikusteko moduan.
Eta, aldi berean, abenduaren 1etik aurrera Urpekaritza taldekoek egindako argazkien erakusketa egongo da ikusgai Eibako Klub Deportiboan.
Horrekin batera, abenduaren 14, 15 eta 16an itsaspeko zinemako lanen emanaldiak eskainiko dituzte Coliseo antzokian, 19:00etatik 20:30era, 21. Eibarko Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren baitan. Eta abenduaren 17an, 12:00etatik 13:00era, familientzat bereziki pentsatutako Txikiziklo saioa egingo da Coliseo antzokian.