Neguko beherapenen azokan egongo da …eta kitto!-ren Euskeraz Primeran kanpaina
2020/02/10
11:28
eta kitto!
Eguaztenean zabalduko dute neguko beherapenen azoka edo “factoring” delakoa Toribio Etxebarria kalean. Eguazten, eguen eta barixakuan zabalduko dute, 10:00etatik 20:00etara eta, beste batzuetan bezala, ...eta kitto! Euskara Elkarteak mahaia ipiniko du azoka zabalduko duten hiru egunetan, Euskeraz Primeran! kanpainarekin jendea erosketak euskeraz egitera animatzeko. Horretarako, mahaian kristalezko ontziak ipiniko dituzte eta, gerturatzen direnak, kolorezko bolatxoak barruan sartuta, euskera erabiltzeko hartzen duten konpromisoa (dendari/tabernariekin, lagunekin edo lehen hitza) irudikatzen joango dira. Parte hartzera animatzen diren guztiei hozte-poltsa oparituko diete eta, gainera, bertan gastatzeko 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan parte hartuko dute.