Neguko Bola hiru txirlo txapelketa Barinagako bolategian amaitu zen

Neguko Bola hiru txirlo txapelketa Barinagako bolategian amaitu zen
2024/01/25 12:33
eta kitto!
Bertan jokatutako txapelketako laugarren eta azken jardunaldian Eibarko bolatokiko ordezkariek lan bikaina egin zuten. Azken sailkapen orokorrari begira, Barinagako Iker Arizmendiarrieta nagusitu zen, 17 txirlorekin, Olaitz Rodriguez eibartarra txirlo bakarrera bigarren tokian sailkatzeko; hirugarren postuan geratu zen Elgetako Sebas Aranzabal. Irabazleak, txapelaz gain, Eibarko Mugika Harategiak eskainitako baserriko haragi eta euskal produktuez osatutako otarra bereganatu zuen. Olaitz eibartarrak sari bikoitza izan zuen: bigarren geratzearren bi lagunentzako bisita Luis Cañas bodegara, eta emakume onena izateagatik Magukaz artisautzaren eskutik jasotakoa.