Neguko ordutegia jarriko du martxan Euskotrenek gaurtik aurrera

Neguko ordutegia jarriko du martxan Euskotrenek gaurtik aurrera
2023/09/11 09:42
eta kitto!
Euskotrenek bere trenbide eta metro zerbitzuen neguko ordutegia jarriko du martxan gaurtik aurrera, irailak 11. “Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea da”, Euskotrenen berbetan.

 

Tren zerbitzua etenda Zumaia eta Zarautz artean

Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) enpresak Meagasko tunela konpontzeko zuzentzen dituen obren ondorioz, Bilbo-Donostia linearen trenbide-zerbitzua etenda dago Zumaia – Zarautz tartean. Hori dela eta, ETSk autobus-aldaketa zerbitzua ematen du. Hona hemen zerbitzu horren ezaugarri nagusiak:

- Donostiarako joan-etorrietan, autobuserako garraio aldaketa Zumaian egiten da, eta bidaiak errepidez jarraituko du azken helmugara arte.

- Kontrako noranzkoan, Bilborantz, autobusera garraio aldaketa Zarautzen egiten da. Kasu horretan, autobusek Eibarren amaitzen dute ibilbidea, eta Bilborako bidea hartu behar duten erabiltzaileak berriro tren-zerbitzura sar daitezke.