Nekazaritza Ekologikoaren I. Astea aurkeztu dute
Gaur goizean (eguena, hilak 13) aurkeztu dute Portalean hilaren 18an hasi eta 23ra bitartean Eibarren egingo den Debabarreneko Nekazaritza Ekologikoaren I. Astea. Nekazaritza ekologikoa ardatz modura hartuta, programa bete-betea prestatu dute Biolur, Debemen eta Azataporrua elkarteek, Udalaren laguntzarekin, "jardunaldiekin eskualdeko herritarrei ekoizpen modu honen gaineko informazioa eman eta, orohar, elikaduraz zein gaur egungo kontsumo ereduaren gaineko eztabaida sortzeko asmoz". Datorren martitzenean (hilaren 18an), 19.00etatik aurrera hitzaldia emango dute Portalean hainbat laborarik, Euskal Herri mailan garatzen diharduten proeiktu berritzailea aurkezteko. Eguenean, berriz, toki eta ordu berean eskualdeko kontsumo talddeen arteko mahai-ingurua egingo dute. Eta hilaren 22an Urkizuko parkean ekoizpen ekologikoen azoka berezia egingo dutela aurreratu dute, Euskal Herriko hainbat tokitik etorriko diren produktu ekologikoen saltzaileekin. Horrekin batera ogigintza tailerra eta sukaldaritza tailerra ipiniko dituzte martxan eta hilaren 23rako irteera didaktikoa antolatu dute, Abontza errekatik ibilbidea izenburuari jarraituta (irteera Legarretik, 09.00etan). Irteeran parte hartzeko Biolur elkartean eman daiteke izena, 943761447 telefono zenbakira deituta.