Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak apirilaren 23an egingo dituzte Greyhound-en
Debemenetik bidalitako ohar batek dioenez, nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoetako hurrengo saioa apirilaren 23an izango da Eibarren. Goizeko 09:00etan hasiko dira IAT azterketa horiek Azitain poligonoko Greyhound-eko instalazioetan. Kontuan hartu behar da Unitate Migikorra bakar-bakarrik egun eta toki horretan egongo dela, eta gehiagotan ez.
Eskualdeko beste herrietako kasuan honakoak izango dira egunak, tokiak eta orduak: Mendaron, Li-Li parean, 12:00etan; Soraluzen, Esozian, 13:30ean (kasu bi horietan ere apirilaren 23an). Apirilaren 25ean helduko zaizkie tartea Elgoibarri, goizeko 09:00etan, Mintxetako aparkalekuan; eta Elgetari, 13:30ean, Pagatza industrialdean. Azkenik, maiatzaren 6an izango da Mutrikun, 09:00etan, Mijoa industrialdean.