Nerea Alustizak Eibar ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu abuztuan

Sei saio antolatu dituzte hilabete osoan zehar, eta azken bisita euskaraz izango da
Nerea Alustizak Eibar ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu abuztuan
2026/07/29 10:00
Ekhi Belar Errasti

Nerea Alustiza historialariak Eibarko historia eta ondarea gertutik ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu abuztuan. Guztira sei saio antolatu dituzte, herriko txoko eta pasarte esanguratsuenak ezagutzeko aukera emanez.

Bisita guztiak San Andres elizaren sarreratik abiatuko dira, eta parte-hartzaileei hitzordua hasi baino 10 minutu lehenago bertan egoteko eskatu diete.

Igandeetako bisitak 11:30etik 13:00etara izango dira, abuztuaren 2an eta 30ean. Bestalde, ostegunetan arratsaldez egingo dira saioak, 18:30etik 20:00etara, abuztuaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Azken bisita hori, abuztuaren 27koa, euskaraz izango da.

 

Hemen duzue iaz Nerea Alustizari egin genion elkarrizketa: