Nerea Gantxegik Alavesen jokatuko du eta Kenni Thompsonek kontratua eten du Eibarrekin

Nerea Gantxegik Alavesen jokatuko du eta Kenni Thompsonek kontratua eten du Eibarrekin
2024/01/09 16:45
eta kitto!
Azken urteotan Levante Las Planasen jokatu duen Nerea Gantxegik Alaves Gloriosas taldean jokatuko du hemendik aurrera. Atzelari eibartarrak bi neurketa besterik ez ditu jokatu aurtengo denboraldian F Ligan eta minutu bila doa iaz maila galdu zuen Alavesera.

 


Eibar KE-n ere aldaketak egon dira neguko merkatu honetan, Kenni Thompsonek eta talde eibartarrak kontratua bertan behera laga dutelako. Horrela, libre geratu ondoren, Bermudako jokalariak Bournemouth talde ingelesarekin fitxatu du.

Thompson joan den denboraldian iritsi zen Eibarrera eta F Ligara igotzea lortu zuen eibartarrekin. Denboraldi honetan, maila gorenean, 10 partidutan hartu du parte, guztira 233 minutu jokatuz eta asistentzia bat emanez.