Nerea Loiolak "Epizentroa" ekarri du Harixa Emoten saiora
Idazle debarra apirileko saioan izan da
2024/04/17
08:37
eta kitto!
Harixa Emoten irakurketa-taldeak Nerea Loiola idazlea ekarri du apirileko saiora, Epizentroa liburuarekin. Idazle debarrararen ipuin-liburua zazpi istoriok osatzen dute eta ipuin guztietan, zazpietan, emakumeak dira protagonistak. Bere azken lan horren sortze-prozesuaz eta liburuak biltzen dituen narrazioez aritu zen martitzenean irakurketa-taldeko kideekin batera.