Neska bati Txontan gertatutako erasoaren kontrako elkarretaratzea egin da

Neska bati Txontan gertatutako erasoaren kontrako elkarretaratzea egin da
2016/02/29 20:16
eta kitto!
Orain dela egun batzuk Txontan neska baten kontra gertatutako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean Untzagan, Txontako bizilagunek deituta. Auzokideek irakurri duten agirian neskari gertatutakoa salatzearekin batera, auzoak berak gaur egun bizi duen egoerari buruz kexatu dira eta, besteak beste, inguru horretan segurtasuna areagotzeko neurriak hartzea eskatu diote udalari. Nalua emakume taldeak bizilagunen deialdiarekin bat egin du eta taldeko kideak ekitaldian parte hartzen egon dira "Ez dugu inolako eraso sexistarik onartzen" zioen pankartarekin.
txonta eraso elkarretaratze (11)txonta eraso elkarretaratze (4)