Neurketa zaila izango du Mek Eibar-ek liga amaitzeko

Eibartarrek Uharteri egingo diote bisita
Neurketa zaila izango du Mek Eibar-ek liga amaitzeko
2024/05/03 12:21
eta kitto!

1. Nazional Mailako eskubaloi taldeak bihar arratsaldean agurtuko du denboraldia Uharteri egingo dion bisitarekin. Partidua 19:00etan jokatuko da Ugarrandia kiroldegian, eta talde biek jokoan izango dute euren postuei eustea azken sailkapenean. Mek Eibar Eskubaloiak Tarazonarekin du lehia zein aurrerago sailkatu, eta pixka bat gorago begiratuta, Uhartek ere Tolosarekin du beste borroka bat, bosgarren postu pribilegiatu horri eusteko gogoa.

Neurketa zaila, beraz, Fernando Fernandezen mutilentzat, baina hain exigentea izan den ligan zazpigarren geratzea ez litzateke txarto egongo.