Nomofobikak taldeak 'Sarean kateatuak' antzezlana taularatuko du Portalean azaroaren 20an
2019/11/14
10:15
eta kitto!
Sakelako telefonorik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek Sarean Kateatuak antzezlanean. Sarean kateatuak antzerki-lan proiektuak irabazi zuen 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria. Portalean taularatuko dute obra azaroaren 20ean, 19,00etik aurrera, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.
Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz dira nomofobikak eta Sarean Kateatuak daude. Nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko elkarrekin test bat egingo dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Kalera sakelako telefonorik gabe ateratzen bazarete, urduri jartzen al zarete? Bateria bukatzeak egonezina eragiten al dizue? Mezuak etengabe begiratzen al dituzue? Halako galderak egiten dizkiete Sarean kateatuak antzezlaneko hiru aktoreek ikusleei. Sakeleko edo mugikorrenganako menpekotasuna, askorentzat XXI. Mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.