Nora Martinez eta Sonya Mendy brontzearekin itzuli ziren Euskadiko Pista Estaliko Txapelketatik
Euskadiko 16, 18 eta 20 urtez azpikoen pista estaliko txapelketa Donostiko Belodromoan jokatu zen, eta bertan Eibarko Klub Deportiboko bost atleta aritu ziren lehian, Nora Martinez eta Sonia Mendy nabarmendu zirelarik.
Martinez U20 mailako 1.500 metroko proban hirugarren sailkatu zen 4:59.84ko markarekin, bere marka pertsonala hobetuz. Mendy, berriz, U16 mailako pisu jaurtiketan izan zen hirugarren 8,74 metroko jaurtiketarekin, kasu honetan ere marka pertsonala hobetuta.
Beste hiru ordezkariek ere parte hartu zuten txapelketan. Naia Astigarraga 60 metroko proban lehiatu zen U16 mailan, Maialen Cenarruzabeitiak 60 metro hesiak eta luzera jauzia egin zituen U18 kategorian, eta Elene Beitiak 60 eta 400 metroko probetan parte hartu zuen maila berean.