Nordic Walking ikastaroa emango du Nuria Rodriguezek zapatuan
Ipurua Merkatu Plazan egingo da goizez, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea.
2025/10/20
12:24
eta kitto!
Larunbatean, urriak 25, "Nordic Walking" hastapen ikastaroa eskainiko du Nuria Rodriguezek Ipurua Merkatu Plazan, 9:30-11:30 bitartean. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, eta ez da beharrezkoa izango makilak eramatea, bertan egongo baitira.
Plaza mugatuak egongo dira (12 lagunentzako lekua dago). Beraz, beharrezkoa da aurretik izena ematea 672275578 telefonoan edo nuriarodriguezibarra@gmail.com helbidera idatzita.