Nordic Walking tailerra eskainiko dute maiatzean 16an

Unbe kirol-gunean egingo da tailerra, 10:00etatik 12:00etara. Herritar guztiei zuzenduta dago eta doakoa izango da.
Nordic Walking tailerra eskainiko dute maiatzean 16an
2025/04/01 13:41
eta kitto!

Eibar Mogidu herriko iniziatibak antolatuta, datorren maiatzaren 16an martxa nordikoko tailer berri bat egingo da Unbe kirol-gunean. Tailerra martxa-modalitate honetan hasi nahi duten guztiei zuzenduta dago eta "gorputz-jarrera hobetzen edo bizkarra indartzen" lagundu dezake. Taillerrak zati teoriko bat eta beste zati praktiko bat izango ditu, eta ez da materialik eraman behar bertan parte hartu ahal izateko.

Tailerra doakoa da eta 10:00etatik 12:00etara egingo da. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da edozein kiroldegitan aurrez aurre izena ematea maiatzaren 13a baino lehen.

Ekimen berri honek Ibilixan (15ean behin, herrian zeharreko paseo osasungarriak) eta Mugigelak jarduerekin bat egiten du (bi mugimendu-gela, astean behin, Ipurua zein Orbea kiroldegietan). Jarduera guztiak dohainik egin daitezke.