“¿Nos enredamos? Viviendo en las redes sociales” hitzaldia emango du bihar Ianire Estébanez psikologoak Portalean
2018/11/14
09:14
eta kitto!
Andretxeak antolatuta, bihar, azaroak 15, “Nos enredamos? Viviendo en las redes sociales” hitzaldia eskainiko du Portalean Ianire Estébanez psikologoak, 18:00etatik aurrera. Hitzaldi-solasaldia Emakumeenganako Indakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan dago. Ianire Estébanez, psikologoa izateaz gain, nerabeen eta gazteen indarkeriaren prebentzioan espezialista da. Bi blog ditu: Mi novio me controla… lo normal eta Yo ligo, yo decido. Umorearen bidez, antzeztutako bakarrizketa eskainiko du biharko saioan, ikus-entzunezko aurkezpen dinamiko baten laguntzaz.
Hitzaldia irekia eta doakoa izango da eta gaztelaniaz.
Hitzaldia irekia eta doakoa izango da eta gaztelaniaz.