Nuria Gonzalezek "Taitantos" antzezlana taularatuko du gaur Hezkuntza Esparruan
2015/02/27
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 27) Madrilgo Candelaria Sur konpainiaren eskutik "Taitantos" antzeztuko du Nuria Gonzalezek, 20.30etan Hezkuntza Esparruan. Euskarri sendoak dituen bakarrizketa landuaren aurrean gaude, baina agian ez zen horrenbeste nabarmenduko bere antzezleagatik ez balitz: zineman zein telebistan, aktore edo aurkezle bezala, lan ugari egin dituen Nuria Gonzalezen alderdi komikoa guztiz ezaguna baita. Bere betiko iseka garratzarekin eta ohiko etorriarekin dotore jantziko du “Emakumea eta Antzerkia” arloko lana. Sarrerak 15 euro balio du eta txarteldegian zein interneten eros daitezke.