Obrak direla eta, hurrengo egunetan aparkaleku gutxiago izango ditu Mendaroko ospitalak

Obrak direla eta, hurrengo egunetan aparkaleku gutxiago izango ditu Mendaroko ospitalak
2022/06/28 eta kitto!
Bihar hasiko dira Mendaroko Ospitaleko helisuperfiziea eraberritzeko lanak, eta, horrekin batera, Errehabilitaziora igotzeko eremuan asfaltatua berrituko dute. Obrak segurtasun osoz egin ahal izateko, ekainaren 29ko 15: 00etatik uztailaren 1eko 15: 00etara aparkaleku batzuk blokeatuko dira planoan urdinez adierazitako guneetan.

Obrak gauez egingo dira, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko (22: 00etatik 06: 00etara). Hala ere, zirkulazioaren ohiko noranzkoa aldatu egingo da ordu horietan, Errehabilitaziora igotzeko bidea zirkulaziorako itxita egongo delako.

Bi egunetan 06: 00etatik aurrera zirkulatu ahal izango da, edozein ibilgailu motarekin. Hala ere, ahal den neurrian ibilgailu partikularretan ez joateko eskatu dute Ospitaletik.