OCETAk antolatzen dituen Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Klasikoak badute 2024rako data

OCETAk antolatzen dituen Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Klasikoak badute 2024rako data
2023/09/12 11:07
eta kitto!
Gure herriko OCETA taldeak antolatzen dituen hiru proba horietako datorren urterako data ofizialak eman dituzte ezagutzera. Hiru kasuetan azken urteotako World Tour egutegian dituzten datak errespetatu dituzte; hori bai, egun batzuk aurrera edo atzerako mugimendu txikiekin.

Horrela, maila goreneko Itzulia Basque Country (azken edizioan ere talde eta epaileen balorazio bikaina jaso du) aurten Aste Santuan jokatu bada, 2024an Aste Santuaren amaieran hasiko da: lehenengo etapa Astelehen Santuan jokatuko da, apirilaren 1ean, zapatuan (hilaren 6an) amaitzeko.

Hortik hilabetera Itzulia Women jokatuko da hirugarrenez, maiatzaren 10etik 12ra arte munduko emakume txirrindulari onene parte-hartzearekin.

Aldaketa handiena Donostiako Klasikoan emango da, Parisko Olinpiar Jokoen ondorioz astebete eta erdi atzeratuko baita aurtengo datarekin aldearatuz: lasterketa hori abuztuaren 10ean jokatuko da. Horko marka Marino Lejarretak eta Evenepoelek dute, bakoitzak hiru garapenekin.