Odisea elkarteak mahai-jokoen ludoteka irekia antolatu du zapatuan Errebal Plazan

Odisea elkarteak mahai-jokoen ludoteka irekia antolatu du zapatuan Errebal Plazan
2026/02/19 11:02
eta kitto!

Mahai-jokoen eta kultura ludikoaren sustapenean aritzen den Odisea elkarteak ludoteka antolatu du zapaturako (otsailak 21), 16:00etatik 20:30era Errebal Plazan. Jarduera doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, herritar guztientzat zabalik egongo da. Antolatzaileen berbetan, “familiek zein lagun-taldeek giro parte-hartzailean eta dibertigarrian deskubritu, ikasi eta jolasteko pentsatua dago. Asmoa da Eibar eta inguruko herritarrek aukera izan dezatela mahai-jokoen mundua ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, eta arratsalde desberdin bat pasatzeko. Eibarko ludoteka gonbidapen irekia da kultura ludikoaz gozatu nahi duten pertsona guztientzat”.