Odol beharra dagoela ohartarazi du Odol Emaileen elkarteak

“Odol-emaileak behar ditugu”, aipatu dute elkartetik
Odol beharra dagoela ohartarazi du Odol Emaileen elkarteak
2024/04/17 20:16
eta kitto!

Azken hilabeteetako joerak jarraitzen du eta odol beharra dagoela ohartarazi digute Odol Emaileen elkartekoek. “Odol-emaileak behar ditugu”, esan digute elkartetik. Horrela, herritarrei dei egiten die odola ematera joateko eta hori egiteko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren azaldu dizkigute.

18 eta 65 urte bitartekoek eman dezakete odola, beti ere 50 kg baino gehiago badituzte. Gizonezkoek urtean lau aldiz eman dezakete eta emakumezkoek hiru. Horretarako, 15 egunetik behi, Untzagako Jubilatu Etxean, beheko solairuan dagoen gela atontzen dute odola eman ahal izateko, 16:50etik 20:50era.

 

Jarraitu beharreko pausoak

Odola emateko, lehenik, egunean bertan zita hartu behar da, 08:30etik 13:30era artean 943 00 78 88 telefonora deituz.

Zita hartu eta bertaratu ondoren, medikuarekin elkarrizketa egiten da emaileak odola emateko baldintza minimoak betetzen dituela jakiteko.

Odola emateko gai izanez gero, odola ematen da erizainen zaintzapean eta, ondoren, mokadutxoa jateko aukera dago.

Odola analizatu egiten dute eta emandako odol zatikatu egiten da. Gero, erabili aurretik, odola kontserbatu egiten dute eta, azkenean, A+, B+, AB+, O+, A-, B-, AB- eta O- odol-motetako poltsak ospitaletara bidaltzen dituzte.

 

Eguenetan, hilean bi aldiz

Esan bezala, hilean birritan eman daiteke odola Eibarren eta hauek izango dira aurtengo odol-ateratzeen datak: apirilak 25, maiatzak 9 eta 23, ekainak 13 eta 27, uztailak 18, abuztuak 22, irailak 12 eta 26, urriak 10 eta 26, azaroak 14 eta 28, eta abenduak 12 eta 26.