Odol-emaileek gaur hitzordua dute Pagaegi kaleko egoitzan
2012/09/20
00:00
eta kitto!
Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak Eibarren, Pagaegi kalean duen egoitzan lortu zuen abuztuan milioia egiten duen donazioa. Hala ere, herritarrak odola ematera animatu nahi dituzte, iaz martxan ipinitako kanpainiaren bidetik, Munduko Osasun Erakundeak herri bakoitzerako gomendatzen duen odol-emaile kopurura ailegatzeko falta zaizkigun 362 emaileak lortzeko esperantzarekin. Gaur egun Eibarren 462 lagunek ematen dute odola (247 gizonezkok eta 215 andrazkok). Odola eman nahi duenak gaur bertan izango du horretarako aukera, 18.30etatik 20.30etara Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak ikasturte berriari betiko martxan helduko dio eta.