Odol-emaileen beharra eskatu du Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroak
2024/01/19
13:25
eta kitto!
Noizean behin gogoratzen digutenez, odola falta dela-eta, Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroak dei berri bat kaleratu du odol-emaileak behar direla azalduz. Eibarren urteroko zerbitzuari eutsiko dio bertako odol-emaileen elkarteak eta dagoeneko 2024ko egutegia kaleratu dute. Odol-emaileen saio horiek betiko jardunari jarraituko diete: hamabostero egingo dira, eguenetan, arratsaldeko 16:50etik 20:50era, Untzagako Jubilatu Etxean. Txanda hartzeko, bestalde, egun horretan bertan deitu daiteke, 08:30etik 13:30ak arte, 943-007888 telefono zenbakira.
Aurtengo odol-emaileen saioak honako egunetan egingo dira: urtarrilak 11 eta 25, otsailak 8 eta 22, martxoak 7 eta 21, apirilak 11 eta 25, maiatzak 9 eta 23, ekainak 13 eta 27, uztailak 18, abuztuak 22, irailak 12 eta 26, urriak 10 eta 26, azaroak 14 eta 28, eta abenduak 12 eta 26.