Odol-emaileen urteko azken saioa izango da bihar

Odol-emaileen urteko azken saioa izango da bihar
2023/12/20 12:28
eta kitto!
Bihar, eguena, ohiko ordutegian (arratsaldeko 16:50etik 20:50era), 2024ko odola emateko azken saioa egingo dute Untzaga Jubilatu Etxean. Urte guztian zehar hamabostean behin egin izan dituzte odola emateko saio horiek gure herrian dauden odol-emaileekin. Eta behin hainbat aldiz odola eman dutenek eurei dagokien errekonozimendua ere jasotzen dute urtero, bailarako beste herrietan gertazten denaren antzera.