Ogasunaren arreta zerbitzua Arragueta kaleko ohiko kokapenera itzuliko da bihar

Instalazioetan egindako hobekuntza lanak amaituta, herritarrak berriro Arragueta kaleko 2. zenbakiko bulegoan artatuko dituzte.
Ogasunaren arreta zerbitzua Arragueta kaleko ohiko kokapenera itzuliko da bihar
2026/08/31 13:04
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Gipuzkoako Ogasunak Eibarren duen herritarrentzako arreta zerbitzua Arragueta kaleko ohiko kokapenera itzuliko da bihar, irailak 1, instalazioetan egindako eraberritze eta hobekuntza lanak amaitu ostean.

Lanek iraun duten bitartean, aurrez aurreko arreta Bittor Sarasketa kalera lekualdatu dute aldi baterako. Aurrerantzean, ordea, herritarrak berriro Arragueta kaleko 2. zenbakiko bulegoan artatuko dituzte, ohiko ordutegian: 08:30etik 14:00etara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, lanen bidez aurrez aurreko arretarako instalazioak hobetu dituzte. Horrela, Eibarko eta inguruko herritarrek izapideak eta kontsultak ohiko kokalekuan egin ahal izango dituzte berriro.

Eibarko bulegoa Gipuzkoako Ogasunak herritarrei arreta emateko duen zazpi bulegoko sarearen parte da. Besteak beste, Bergara, Azpeitia, Tolosa eta Irunen daude bulegoak, baita Donostian ere, Errotaburu eta Okendo kaleetan.