Ogi-dastaketarako izen-ematea zabalik
2014/01/27
00:00
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, ogia dastatzeko saioa egingo da elkartearen egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Otsailaren 11n, martitzenean, arratsaldeko 19.00etan egingo den saioa Artepan-eko Txema Pascualek gidatuko du, Juantxo Aranburu eibartarraren laguntzarekin. Parte hartu nahi duenak otsailaren 7a baino lehen eman beharko du izena (plaza kopurua mugatua da). Bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu (...eta kitto!-ko bazkideen kasuan, 4'50 euro).