Ohorezko Erregionaleko CD Urki Alkidebak Elgoibarren aurka galdu zuen asteburuan
Neurketa parekatua eskaini zuten CD Urki Alkidebak eta CD Elgoibarrek, baina markagailua bigarrenen aldera erori zen azkenean, 1-4, eta alboko herrira eraman zituen hiru puntuak.
Lehen zatian tentsioa izan zen nagusi, bi taldeak sendo aritu baitziren defentsan eta aukerak urriak izan zirelako. Bigarren zatian, ostera, Elgoibarrek pausoa aurrera eman zuen eta eraginkortasun handiagoa erakutsi zuen erasoan, partidua bere alde jartzeko.
Eibartarrek erreakzionatzen saiatu ziren azken minutuetan, baina ez zuten saria aurkitu. Aukerak izan zituzten markagailua berdintzeko, baina ate aurrean fin ibiltzea falta izan zitzaien.
Porrotak ez du eragin handirik izan Urkik sailkapenean duen postuan, bederatzigarren izaten jarraitzen duelako, 44 punturekin, Beti Gaztek eta Mondragonek baino lau puntu gehiagorekin.
Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, puntu gehiago lortzeko helburuarekin egiten dio aurre Urkik azken txanpari, mailari eusteko helburua aspaldi lortu duelarik.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu zituzten:
- Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 1-4 Elgoibar
- 1. Erregionala: Urki JMR 0-3 Arruspe
- Jubenilen Euskal Liga: Olarizu 1-0 Urki Eibarbus
- Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 1-0 Anaitasuna
- Kadeteen gorengoa: Lazkao 1-0 Urki Heganrent
- Kadeteen Kopa: Aloña Mendi 4-5 Urki Boj
- Infantilen Kopa: Urki Beltran 1-2 Internacional
- Emakumezkoak: Urki JAZ 1-2 UDA