Ohorezko Erregionaleko CD Urki burua ezin altxatuta dabil

Deusto azken sailkatuaren aurka 2-3 galdu zuen Unben jokatutako partiduan
Ohorezko Erregionaleko CD Urki burua ezin altxatuta dabil
2025/10/13 12:50
eta kitto!

Ohorezko Erregionaleko CD Urkik laugarren porrota jarraian jasan du. Porrot lazgarria izan da, gainera, asteburukoa, azken sailkatuaren aurka izan delako eta etxean. Urkik Deusto hartu zuen zapatuan, urriak 11, Unben, eta 2-3 galdu zuen.

Gauzak horrela, bost jardunaldi jokatu ondoren, 15. postuan dago sailkapenean 3 punturekin. Dena dela, bost talde daude berdinduta, Deusto azken sailkatua barne.

Hurrengo jardunaldian kanpora joko du talde eibartarrak, Euskalduna Andoaindarra izango baitu aurkari.

 

Harrobiaren emaitzak

Ohorezko Erregionala: CD Urki 2 - 3 Deusto

1. Erregionala: Usurbil 0 -2 Urki JMR

Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 0 - 1 Beasain

Jubenilen Gorengoa: Tolosa 2 - 0 Urki ABC

Jubenilen 1. Maila: Ikasberri 10 - 1 Urki Hapiick

Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 5 – 1 Inturri

Kadete 1. maila: Urola 3 -4 Urki Boj

Infantila: Urki Beltran 3 -2 Mondragon

Infantil txiki: Lagun Onak 10 – 0 Urki Larragest

Alebina: Zestoa 10 – 1 Urki Engimek