Ohorezko Erregionaleko CD Urki esku hutsik itzuli da Irunetik
Ohorezko Erregional Mailan jokatzen duen CD Urki taldeak ezin izan dio garaipen boladari eutsi asteburu honetan. Eibartarrek Real Union B liderrari egin zioten bisita zapatuan, azaroak 1, eta etxekoak 2-0 gailendu zitzaien.
Emaitza horrekin, Urkik 9 punturekin jarraitzen du eta 13. postuan dago kokatuta. Datorren asteburuan, zazpi punturekin sailkapenean atzetik duen Amaikak Bat Debako taldea jasoko du Unben.
CD Urki-ren emaitzak
Ohorezko Erregionala: Real Union B 2-0 CD Urki
1. Erregionala: Urki JMR 4-0 Orioko
Jubenilen Euskal Liga: Gernika 3-1 Urki Eibarbus
Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 2-0 Zarautz
Kadeteen gorengoa: Bergara 0-6 Urki Heganrent
Kadete 1. maila: Elgoibar 3-1 Urki Boj
Infantila: Bergara 6-0 Urki Beltran
Infantil txiki: Urki Larragest 0-9 Zarautz
Emakumezko alebina: Anaitasuna 3-1 Urki JAZ