Ohorezko Erregionaleko CD Urki garaipenaren bidera itzuli da
Azkenengo partiduetan porrotak jasan ondoren, Ohorezko Erregional Mailan dabilen CD Urki garaipena lortu zuen asteburuan Andoainen. Oso neurketa lehiatu izan zen eta gol asko egon ziren, zazpi hain zuzen ere. Eibartarrak, ostera, finago ibili ziren, eta 3-4 irabaztea lortu zuten (Jurgenen eta Markel Zubizarretaren golekin).
Garaipen honekin, CD Urkik 6 puntu ditu orain eta sailkapenaren 13. postuan dago. Hurrengo partidua etxean jokatuko du, Mondragonen aurka.
Harrobiaren emaitzak
Ohorezko Erregionala: Euskalduna 3-4 CD Urki
1. Erregionala: Urki JMR 1-1 Elgoibar
Jubenilen Euskal Liga: Cultural 4-0 Urki Eibarbus
Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 2-2 Zumaiako
Jubenilen 1. Maila: Urki Hapiick 4-1 Aloña Mendi
Kadeteen gorengoa: Mondragon 5-1 Urki Heganrent
Kadete 1. maila: Urki Boj 6-1 Ikasberri
Infantila: Zumaiako 3-0 Urki Beltran
Infantil txiki: Urki Larragest 0-15 Zumaiako
Gizonezko alebina: Urki Engimek 0-12 Elgoibar
Emakumezko alebina: Bergara 3-1 Urki JAZ
Gabonetako loteria
CD Urki taldeak Gabonetako Loteria jarri du salgai Errebalgo saltokian. Hau izango da jokatuko duten zenbakia: 30376.