Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k denboraldiko azken partida jokatuko du etxean

Neurketaren ostean, Urki Day delakoa egingo dute, Hator tabernan festa egongo delarik
Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k denboraldiko azken partida jokatuko du etxean
2026/05/13 11:46
Ekhi Belar Errasti

Mailari eusteko helburua aise lortuta, lasaitasun handiz amaitu du denboraldia futboleko Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen CD Urkik. Larunbat honetan, 12:35ean, Oiartzun jasoko du Unben, etxean jokatuko duen azken partidan, eta hiru puntuak lortu nahi izango ditu 9. postuari eusteko.

Neurketaren ondoren, eta denboraldian zehar egindakoa ospatzeko, Urki Day delakoa egingo dute. Horrela, 23:00etatik aurrera, festa egongo da Hator tabernan.