Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k garaipen garrantzitsua lortu du
Harrobiko taldeek ez dituzte hain emaitza onak lortu asteburuan
2026/01/20
10:37
Ekhi Belar Errasti
Denboraldiaren bigarren zatiari lasai helduko dio CD Urki-k. Asteburuan garaipen garrantzitsua lortu zuen Urolaren aurka, 3-0, eta orain 9. postuan dago, 23 punturekin, beheko postuak oso atzean laga dituelarik. Horrela, gora begira jarri daiteke taldea, baina horretarako garaipen bolada sendoa lortu beharko du.
Hurrengo partidua Tolosaren aurka jokatuko du, etxetik kanpo. Tolosarrak atzetik daude sailkapenean, bi puntura.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 3-0 Urola
- 1. Erregionala: Atsedena
- Jubenilen Euskal Liga: Antiguoko 2-2 Urki Eibarbus
- Jubenilen Gorengoa: Aretxabaleta 1-1 Urki ABC
- Jubenilen 1. Maila: Aretxabaleta 2-1 Urki ABC
- Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 6-0 Elgoibar
- Kadete 1. Maila: Mondragon 6-1 Urki Boj
- Infantila: Trintxerpe 5-1 Urki Beltran
- Infantil txiki: Urki Larragest 0-8 Urki Beltran