Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldeak ez du ondo hasi urtea
Oiartzuni egin zion bisita domekan eta 4-0 galdu zuen, sailkapeneko atzekoak gerturatu zaizkiolarik
2026/01/13
11:47
Ekhi Belar Errasti
CD Urki-ren taldeak lehiara itzuli dira Gabonetako atsedenaldiaren ondoren. Ohorezko Erregionaleko taldeak lasai esan zion agur 2025ari, sailkapenaren erdiko postuetan, baina urte berria ez du ondo hasi, 4-0 galdu baitzuen domekan, urtarrilak 11, Oiartzunen aurka.
Talde eibartarrak lasaitasun postuetan jarraitzen du oraindik, 10. postuan 20 punturekin, baina atzetik datozenak pixka bat gerturatu zaizkio.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Oiartzun 4-0 Urki Alkideba
- 1. Erregionala: Orioko 0-4 Urki JMR
- Jubenilen Euskal Liga: Anaitasuna 2-2 Urki Eibarbus
- Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 3-1 Mondragon
- Jubenilen 1. Maila: Atsedena
- Kadeteen gorengoa: Zestoa 0-3 Urki Heganrent
- Kadete 1. Maila: Urki Boj 1-0 Elgoibar
- Infantila: Urki Beltran 2-2 Zumaiako
- Infantil txiki: Aizkorri 5-0 Urki Beltran
- Alebina: Urki Engimek 0-14 SD Eibar
- Emakumezko alebina: Zarautz 3-0 Urki