Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldeak garaipenarekin amaitu du urtea
Urki-ren talde gehienek garaipenak lortu dituzte azken jardunaldian
2025/12/22
16:39
Ekhi Belar Errasti
Asteburu borobila izan da CD Urki-ren taldeentzat. Talde gehienek garaipenak lortu dituzte eta urteari amaiera borobila eman diote horrela. Adibidez, Ohorezko Erregionalean jokatzen duen taldeak 3-2 irabazi zion Hernaniri, eta sailkapenaren erdialdean kokatzen da beheko postuak atzean lagata.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 3-2 Hernani
- 1. Erregionala: Urki JMR 8-2 Axular
- Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 2-1 Olarizu
- Jubenilen Gorengoa: Bergara 1-3 Urki ABC
- Jubenilen 1. Maila: Urki Hapiick 5-4 Bergara
- Kadeteen gorengoa: Mutriku 4-4 Urki Heganrent
- Kadete 1. Maila: Urki Boj 3-1 Eibartarrak
- Infantila: Zarautz 2-1 Urki Beltran
- Infantil txiki: Urki Larragest 0-4 Ilintxa
- Emakumezko alebina: Urki JAZ 0-9 Goierri