Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du

Gorriek Zumaiako jasoko dute Unben, bihar, 19:30ean
Ohorezko Erregionaleko CD Urki taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du
2025/09/25 11:55
eta kitto!

Bihar, irailak 26, CD Urki eta Zumaiako FT-ren arteko partidua jokatuko da Unben, 19:30ean. Eibartarrek porrota jasan zuten Beasainen denboraldiko 2. jardunaldian eta garaipenaren bidera itzuli nahi dute etxean jokatzen dutela aprobetxatuz. Arerioek ez dute punturik eskuratu oraindik eta aukera ona izan daiteke emaitza positiboa lortzeko.

CD Urkiko hainbat taldek partidu ofizialak jokatuko dituzte eta beste batzuk, gaztetxoenak bereziki, lagunarteko neurketetan trebatuko dira.

 

CD Urki-ren egutegia

Ohorezko Erregional Maila: Urki Alkideba –Zumaiako FT | Irailak 26 | 19:30 | Unbe

1. Erregionala: Urki JMR - Soraluze | Irailak 27 | 15:30 | Unbe

Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus – Ariznavarra | Irailak 27 | 12:30 | Unbe

Jubenilen Gorengoa: Lagun Onak - Urki ABC | Irailak 27 | 13:30

Jubenilen 1: Maila: Bergara – Urki Hapiick | Irailak 27 | 16:30

Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent - Anaitasuna | Irailak 28 | 18:00 | Unbe

Lagunartekoak

Aretxabaleta - Urki Boj | Irailak 27 | 17:00

Infantila: Urki Beltran - Aretxabaleta | Irailak 27 | 11:30 | Unbe

Infantil txiki: Elgoibar - Urki Engimek | Irailak 26 | 9:30

Emakumezkoen infantila: Urki JAZ - Elgoibar | Irailak 26 | 9:45 | Unbe