Ohorezko Mailako errugbi partidua hartuko du bihar Unbek Sant Cugat bisitari dela

Ohorezko Mailako errugbi partidua hartuko du bihar Unbek Sant Cugat bisitari dela
2023/12/08 09:01
eta kitto!
Emakumezkoen Ohorezko Maila Ligako hirugarren jardunaldira iritsiko da asteburu honetan. Eta Cristina Guntinek prestatzen duen Eibar Rugby Taldea denboraldiko lehen garaipena eskuratzen ahaleginduko da, orain arte jokatutako bi partiduetan amore eman eta gero. Talde berritua da aurtengoa eta oraindik badu lana hainbat jokaldi zehaztasunez lotzen joateko. Aurkariak, dena dela, ez dio erraztasunik eskainiko talde armaginari, sailkapenean hirugarren postuan dagoelako. Partidua bihar, zapatua, jokatuko da Unben eta 12:30ean hasiko da jaialdi bikaina bihurtu ahal den lehia; jakina, betiko lez, hirugarren denborarekin.