Oier Araolaza (antropologo eta dantzaria): “Olentzerok ez du zertan gizonezkoa izan“
2019/12/19
11:31
eta kitto!
Lizarraldeko Kotarro aldizkarirako Olentzero eta Eguberrien inguruko elkarrizketa egin diote Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarrari. Araolazak azaltzen duenez, "Olentzero enbor batetik sortutako panpina dela kontuan hartzen badugu, enbor eta panpina horrek ez dute zertan beti gizonezko izan, ez eta sexu kategoria jakinik ere. Olentzero gizonak ohikoak izan badira ere azken 40 urteetan, hori ez zen beti horrela, Olentzero emakumeak, eta batez ere, Olentzero Queer-ak, eta oro har, genero marka jakinik gabekoak edo hainbat genero markadunak, alegia, anitzak, ohikoak baitziren".
Hona hemen elkarrizketa: https://dantzan.eus/kidea/oier/olentzero-queer
Hona hemen elkarrizketa: https://dantzan.eus/kidea/oier/olentzero-queer