Oier Ugarteburu eta Garikoitz Rodriguez onenen artean San Migueleko tiraldian
Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola joko Txapelketaren barruko bigarren jardunaldia jokatu zen
2024/04/02
10:41
eta kitto!
Aurreko zapatuan Elgoibarko San Miguel bolatokian jokatutako 53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola joko Txapelketaren barruko bigarren jardunaldian, Asola Berriko bi bolari horiek bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren, tiraldia irabazi zuen Elgetako Gorka Bereziartuaren ondoren. Elgetarrak zortzi txirlo bota zituen eta Eibarko beste bi bolariek zazpi. Euren atzetik sailkatu ziren San Migueleko Angel Ibarluzea eta Unai Loiola eta Floreagako Santos Muñoz, euretako bakoitza sei txirlorekin. Guztira 73 bolarik hartu zuten parte aipatutako tiraldi horretan.
Txapelketako hirugarren tiraldia Elgetako bolatokian jokatuko da. Apirilaren 6ko tiraldi hori arratsaldeko 17:00etan hasiko da, ohiko bidetik.