Oier Ugarteburu laugarren izan zen Utzillako tiraldian
Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketako lehen tiraldia izan zen
2025/10/16
10:24
eta kitto!
Joan den asteburuan, urriaren 11an, eman zitzaion hasiera Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Txapelketari. Utzillako bolatokiak hartu zuen lehen jardunaldia eta, bertan, Elgetako Sebas Aranzabal izan zen irabazlea 9 txirlorekin.
Atzetik izan zituen UDAko Jesus Agirre (7 txirlorekin) eta MX3Tko Gaizka Plaza (6 txirlorekin). Asola Berriko lehen sailkatuak ere, Oier Ugarteburuk, 6 txirlo lortu zituen eta 4. postuan amaitu zuen.
Txapelketaren 2. jardunaldia Iruzubietako bolatokian jokatuko da zapatu honetan, urriak 18, 17:00etatik aurrera.