Oihana Astigarraga (Debegesa): “Ekintzaile batek bidean hasteko behar dituen alde garrantzitsuenak lantzen ditugu”
2022/10/21
17:20
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Debegesak martxan jarritako HELDU! programan zortzi ekintzaile ari dira euren enpresak sortzeko lehen pausoak ematen. Helburua da Eibarren enpresa-jarduera berriak sortzea. Oihana Astigarraga Degesesako Enpresa eta Berrikuntza arloko taknikaria da eta proiektuei buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.
Heldu! programan hautatutako sei proiektuek formakuntzaren lehen fasea hasi dute. Kontaiguzu, gainetik bada ere, nolako negozio-ideiak diren.
Sei ideia dituzten 8 ekintzaile aukeratu ditugu. Oso ideia desberdinak dira: Ingeniariz osatutako kontsultora bat; ingurumenarekin eta, zehazki, plagen edo izurriteen arazoekin lotutako ideia bat; industriari lotutako bi proiektu, bata armagintzan oinarritutakoa eta bestea hidrogenoaren bidezko errefrigerazioan; magia munduan urte asko daramatzan ekintzaile baten negozio-ideia. Mago horrek sormen hori enpresetara zuzendu nahi du, eduki kreatiboen bidez jendearen atentzioa erakartzeko moduak garatuz; eta, azkenik, bizimodu osasuntsuarekin zerikusia daukan proiektu bat. Ikusten denez, denetik daukagu.
Zeintzuk izan dira irizpideak ideia horiek aukeratzeko?
Interes-lerro batzuk Eibarko Udalak jarri zituen eta horren arabera egin da hautaketa. Azken batean, herriari eta bailarari aberastasuna emango dioten ideiak bilatu dira.
Zer nolako edukiak eskaintzen zaizkie formakuntza-saioetan? Eta zein da aukeratutako metodologia?
Ekintzaile izatera iristeko ekintzaile batek bidean behar dituen puntu inportanteenak diseinatu genituen eta zortzi saiotan banatu: negozio-ideiaren definizioa; prototipatua eta baliozkotzea; estrategia definitzea; plan finantzarioa; marketin-plana eta salmentak; taldeak eta pertsonak; lege alderdiak eta komunikazioa. Pertsonen eta taldearen garrantzia asko azpimarratzen zaie. Ezinbestekoa da taldeko kideek bisio bera izatea proiektuak aurrera egiteko. Komunikazioa eta aspektu legalak ere oso garrantzitsuak dira enpresa bat sortzerakoan, eta arlo horiek ere lantzen dira. Modulu bakoitzean formakuntza espezializatua eskaintzen da eta saiatu gara gertuko adituak ekartzen. Taldean egiten diren formakuntza-saioez gain banakako aholkularitza ere eskaintzen dugu, gai zehatzetan laguntzeko.
Zer espero duzue lortzea hiru hilabete hauetan?
Enpresa bat sortzea oso gogorra da eta bultzada bat behar duen prozesua da. Gure helburua da zortzi ekintzaile prestatzea eta beharrezko ezagutzak eskaintzea ideia horiekin aurrera egin nahi ote duten erabaki dezaten. Bizitzako fase honetan ez bada, etorkizunean erremintak izango dituzte euren negozio-ideiak garatzeko.