Olaitz eta Sergio Rodriguez anai-arrebak bikain Floregako tiraldian
2023/11/03
09:45
eta kitto!
Asola Berriko bi bolariek gorengo postuetan amaitu zuten Azkoitiko Floreagako bolatokian jokatutako Euskal Herriko Txapelketaren jardunaldian. Olaitzek zazpi txirlo bota zituen, sailkapenean bigarren geratzeko; eta Sergio, bestalde, bost txirlo etzanda, laugarren sailkatu zen azkenean. Sailkapen orokorrean ere aurrera egin dute biek eta, une honetan, hirugarren eta laugarren dira, txirlo kopuru berarekin. Liderrak hiru gehiago ditu eta bigarren sailkatua bira dute eibartarrek. Emakumezkoetan, gainera, Olaitz Rodríguez lidergoan dago. bihar, zapatua, jokatuko da Aramaioko Untzilla bolatokian eta, ohikoari jarraituta, tiraldia arratsaldeko 17.00etan hasiko da.