Olarreagako istripuan parte hartu zuen auto gidaria atxilotu dute
Eibarko Guardiako Epaitegiak atxilotua kartzelan sartzea agindu du. Istripuan hilik gertatu zen 67 urteko motor gidari ermuarra
2024/05/14
17:42
eta kitto!
Domeka goizean Olarreaga auzoan auto baten eta motor baten artean izandako istripuan, hilik gertatu zen 67 urteko Ermuko motor gidaria. Istripuaren ondoren egindako ikerketen ondorioz, 41 urteko auto gidaria atxilotu zuen Ertzantzak ordu batzuk geroago. Gaur goizean Eibarko epaitegiaren esku laga dute auto gidaria, eta epaileak atxilotzeko agindua eman du. Atxitolua bide-segurtasunaren aurkako ustezko delituengatik, zuhurtziagabekeria larriagatik eta heriotzagatik eta gainera, istripua izan ondoren, bertatik alde egiteagatik akusatuta dago.