Olentzero eta Mari Domingirekin batera kantuan pozik ibili dira Eibarko haurrak

Gaur gauean gogotik egin beharko du lana, opari guztiak banatzeko.
2024/12/24 16:58
eta kitto!

Euripean, baina umore onean egin da gaur Olentzeroren kantu-kalejira. Mari Domingi, Galtzagorri bihurriak, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilariak eta beste lagun asko elkartuko dira, Untzagarainoko bidean Olentzerorekin batera kantuan joateko. Behin Untzagara ailegatuta, udaletxeko patioan azken orduko eskutitzak hartu ditu Olentzerok, haurresn eskutik zuzenean. Kalejiraren aurretik esan digunez, Eibarko haurrak oso ondo portatu dira aurten eta, beraz, eskutitzetan eskatu dituzten opariak ekarriko dizkie "ia guztiei", bakar batzuk ikatza jasoko dute eta.