Olentzeroren buzoia gaur jarriko dute Portalean eta Pegoran
Hilaren 23ra arte egongo da Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak idazteko denbora
                
                    2024/12/13
                    11:39
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Mari Domingi eta Olentzero herritarren eskariak pilatzen ari dira Gabonetako opariak banatzeko eta, horretarako, buzoia jarriko dute gaur Portalean eta Pegoran.
Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara arte egongo da eskutitzak lagatzeko denbora, eta hilaren 23a izango da azken eguna. Dena dela, 24an, Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira amaitzen denean, azken eskutitzak jasoko dituzte udaletxeko patioan.
